XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Metroa (m)

Ikas-gelaren zabalera neur ezazu oinkadaz, eta bestela oiñen bidez.

Zenbat daduzka?.

Zuen irakasleak neurtu ezkero, geiago ala gutxiago izango lituzke? Zergatik?.

Eta iru urteko zuen anaitxoak neurtuko ba`lu, geiago ala gutxiago izango lituzke?.

Ikusten al duzu aldea?.

Ez dezakegu, beraz, onela esan: Gela oinbeste oin da zabaleran.

Zergatik? Bakoitzak oin ez-berdiña dualako.

Luzera neurtzeko erabiltzen dugu metroa.

Tankera askotakoak dira metroak, baiña guztiek luzera berdiña dute.

Metroak 10 zati ditu berdin berdiñak, eta dezimetro edo metro-amarren da bakoitzaren izena.

Amar metro-amarrenek metro (m) bat egiten dute 10 metro-amarren =1 metro.

Metroa baiño luzeago diran gauza batzuk izendatu itzazu.

Metroa baiño txikiago diran gauza batzuk izendatu itzazu.